Biladihadi's Blog


Israelekin merkataritza hitzarmenik ez! by biladihadi
Abendua 13, 2011, 8:05 pm
Filed under: berriak (news)

Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza batek Israelera lankidetza eta merkataritza hitzarmenak egiteko asmoarekin egindako bidaiaren inguruan, honakoa da gaur Euskal Herria-Palestina Sareak plazaratu duen salaketa. Eusko Legebiltzarrean bertan eman dute prentsaurrekoa, EA, Aralar eta EBko zenbait legebiltzarkidek lagunduta.

Israelgo Estatuarekiko ekonomia eta merkataritza itunak hazi egin dira urtez urte, Israelek hainbat Nazioarteko itun urratu dituen arren: Nazioarteko Zuzenbide eta Legedia, Giza Eskubideeen itunak, Genevako IV. Hitzarmena eta Nazio Batuen Erakundearen (NBE) 50 ebazpen baino gehiago, besteak beste.
Israel-ek Nazioartearen onarpena behar du eta horretarako aberri moderno eta progresistaren irudia azaldu nahi du, sionismoak Arabiar Ekialde Hurbilean eta Palestinar herrian batez ere gauzatzen duen Apartheid politikak gero eta argiago erakusten duen benetako errealitatea ezkutatuz.

1967an Israelek legez kontra okupatu zituen hainbat lurralde: Gaza, Zisjordania, Jerusalem ekialdea, Siriako Golan Gainak, Libanoko Shebaa landak eta Egiptoko Sinai Penintsula. Nazioarteko Zuzenbidearen araudiak argi eta garbi azaltzen du nola jokatu behar duen potentzia okupatzaileak herri eta lurralde okupatuarekin . Halere, Israel-ek, potentzia okupatzaile gisa behin eta berriz urratzen ditu Giza Eskubideen Itun eta Hitzarmenen hainbat atal, bereziki Genevako IV. Hitzarmenaren I. Protokoloaren 33. artikulua . Urte bereko Azaroaren 22an, NBEren Segurtasun Kontseiluak 242 Ebazpena aho batez onartu zuen, Israel okupatutako lurraldeetatik atera zedin exijituz. Hau da Israelek inpunitate osoz bete gabe jarraitzen duen NBEen ebazpenetako bat (50etik gora guztira).

Abenduaren 10 eta 14aren artean, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Legebiltzarreko ordezkaritza batek (Lakuako Gobernuko ordezkari eta SPRI erakundeko kideekin batera) Israelgo zenbait enpresa eta unibertsitate bisitatuko ditu, Israelgo enpresa hauek aurtengo irailaren 5etik 7ra Bilbora egindako bisitari erantzunez.

Nazioarteko araudiak eta kasu honetan bereziki Euromediterraneo Elkartze-Hitzarmenak, bere bigarren artikuluaren arabera , bere lana gobernuaren kontrola izanik, Parlamentuaren betebeharretako bat indarreko legeria betetzen dela ikuskatzea da. Israel bisitatu eta bertako enpresa eta unibertsitateekin merkataritza-hitzarmenak eginez ez zarete zuen betebeharra betetzen ari. Jokaera honek aldiz, hamarkadetan zehar inpunitate osoz Israelgo Estatuak eragindako gerra hilketeken beharrezko konplize bihurtzen zaituzte.

Parlamentuko zenbait ordezkari hainbat palestinar eta israeldar pertsona entzutetsurekin bildu izan dira: Ismat Shakshir Doktorea Nabluseko emakume palestinarren elkartearen lehendakaria, Raji Sourani jauna Gazako Giza Eskubideen Zentroko Zuzendaria eta Giza Eskubideen Nazioarteko Federazioaren Lehendakariordea, Sergio Yahni jauna Jerusalemgo Informazio Gune Alternatiboko Zuzendaria eta Hind Awad BDS kanpainaren koordinatzailea besteak beste. Hauek denak okupazioak eragindako basakerien berri emateaz gain, Nazioarteko Legeria etengabe urratzeagatik Israeli zigorrak ezartzeko beharraz jakinarazi dizuete, azken hau zuen eskumena izateaz gain zuen eginbeharra ere bada. Ongi planifikatutako garbiketa etniko honek eragindako biktimez errukia erakutsi duzue, laguntza ekintzak hitzemanez esaterako, baina orain bere borreroarekin bilduko zarete gutxi batzuen mozkinak handitzeko, herri oso baten askatasun eta bizitzaren kalterako. Aurtengo uztailean Palestinan izan zen EAEko Parlamentuaren Ordezkaritzak argi ikusi ahal izan zuen Isralek ezarritako blokeoak eragindako aurrekaririk ez duen krisialdi humanitarioa. Ordezkaritza horren kideek onartu duzue Israelek ezarritako blokeo hau Nazioarteko Zuzenbidearen kontrakoa eta Palestinarren Giza Eskubideen urraketa garbia dela. Gogora ekarri nahi dugu Israeldar agintariek EAEko Parlamentuaren Ordezkaritzari Gazarako sarrera ukatu ziotela, bertako krisi humanitarioa eta giza eskubideeen urraketa agerikoago bilakatuz.

Euskal Herria-Palestina Sareatik, elkartasun internazionalista lantzen duten GKE eta erakundeak biltzen dituena, Israelera egingo den bisita honek eragin duen sumindura erakutsi nahi dizuegu, batez ere zuengandik hitz gozoak jaso dutenen lagunen artean (arestian aipatutakoak esaterako), era honetako jokaerak akabatuko dituena hain zuzen ere. Egun hauetan burutuko den Ordezkaritza honen bisitak alde batetik ez dator bat zuen deklarazio publikoekin eta bestalde era zuzenean edo zeharka biztanlerian izua zabaltzen laguntzen du. Ordezkaritza honi buruzko hausnarketa sakona eskatzeaz gain, zuok parlamentariok lekuko izan zareten hondamendi humanitarioak eragin eta giza eskubideak etengabe urratzen dituen gobernuarekin lankidetzari buruzko gogoeta egin dezazuen eskatu nahi dizuegu. Arestian aipatutakoa kontuan hartu eta inolako merkataritza hitzarmenik ez sinatzea eskatzen dizuegu, zuek parlamentari gisa sinatu eta errespetatzen duzuen nazioarteko zuzenbidea oinarri hartuta.

EH-PALESTINA SAREA


Utzi erantzun bat so far
Utzi erantzun bat



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s



Follow

Get every new post delivered to your Inbox.