Biladihadi's Blog


Palestinara goaz!!! by biladihadi
Abendua 15, 2009, 11:05 am
Filed under: Aurkezpena (Presentation)

“biladi”-k nire herria/nire lurra esan nahi du, palestinarren ereserkiaren izenburua ere bada “biladi biladi” eta aldarrikapena ere bada: 7-8 miloi palestinarrek herri bat osatzen dutena eta lur bat badutena: palestinar guztiek (errefuxiatuta bizi direnek, erbestean bizi direnek, preso daudenek…) Palestinan bizitzeko eskubidea dutela, Palestina burujabe eta libre batean.

Palestinarrek, ordea, ikusten dute sionismoan oinarritutako Israel urterik urte gauzatzen doala (Palestina osoa hartuko duen estatu judua, soilik judutarrentzat) eta ondorioz:

  • Palestina historikoaren %88 isrraeldarra da,
  • 4-5 miloi palestinar ez da Palestinan bizi,
  • Palestinan bizi direnak, ordea, bizitzerik ere ia ez daukate: batzuek, Gazan eta Zisjordanian daudenek, militarizazio itogarria eta kolonizazioa pairatu behar dute: nekazaritza, lantegiak, arrantza… ia ezinezkoak dira, apartheid harresia, ur-iturriak lapurtuak, olibondoak suntsituak… Nazioarteko limosnatik bizitzera kondenatuta daude.
  • ‘ Israeldar paperak’ dituztenak, ordea, Sudafrika arrazista hartan bizi ziren beltzek pairatzen zuten egiturazko-arrazakeria pairatzen dute, bizitzeko esparru guztietan: hizkuntza eskubideak urratuak, ikasteko eskubideak, eskubide zibil eta politikoak…

Hau guztia dela eta, eta munduko estatu boteretsu gehien-gehienek (USA-k eta Europar Batasunak nagusiki) Israel bere egitasmo sionistan etengabe laguntzen dutela ikusita, ehundaka elkarte palestinarrek BDS (Israelen kontrako boikota, desinbertsioak eta isunak) kanpaina bultzatu zuten eta deialdia guri egin digute ‘gizarte zibilari’, arloz arlo antolatuta gauden herritarroi.

Deialdi honen barruan pacbi edo ‘elkartasunez‘ manifestua dago: irakaskuntza, kultura, kirola, gizarte-lanari zuzendua. Honezkero ia 300 musika-talde-bertsolari-irakasle-kirolarik izenpetu dute manifestua. 2009ko udazkenean ‘elkartasunez tour‘-a posible egin zuten haiteko askok beren parte hartzearekin eta orain berriz Palestinara joango gara.

Beraz, euskal kirolari, kultur eragile, musikari, bertsolari, irakasle… herritar konpromisodunak Palestinara joateko gonbitea duzue. Helburua da arloz arloko zubiak eraikitzea palestinarrekin: kirolean, musikan, bertsolaritzan, irakaskuntzan, arte-jardunetan, kultur elkarteetan…Palestina eta Euskal Herria, bi herri ukatu, elkarganatu eta aldi berean Israeli Boikot deialdia zabaldu.

Animatu eta etorri!

kontaktua: israeliboikot@gmail.com (more…)




Follow

Get every new post delivered to your Inbox.