Biladihadi's Blog


Prentsan agertutakoak by biladihadi
urtarrila 12, 2012, 2:37 pm
Filed under: Sailkatu gabea

– Oreretako Zintzilik irrati librean:

http://www.zintzilik.net/?p=7563

– Oreretako Hitzan:

http://errenteria.hitza.info/2012/01/25/palestinari-buruzko-erakusketa-mikelazulon

– Zarauzko Arraio irrati librean:

http://www.arraio.net/2012/01/zirrimarrak-hamaika-begirada-palestinari

– Urola Kostako Hitzaren Arkupean gehigarrian:

http://urolakosta.hitza.info/files/2011/10/2011-10-27_ARKUPEAN-web.pdf

– Hala Bedi irratian, Durangoko azokan egindako elkarrizketa:

http://www.archive.org/details/durangoko-azokatik-biladi-hadi

– Euskadi Irratiko Amarauna saioan:
http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/807863/palestina-ez-da-irudikatzen-dugun-modukoa/

– Berria egunkarian:
http://paperekoa.berria.info/plaza/2011-12-29/032/001/kultur_haizea_paretari.htm

– Barakaldoko HerriKolore irratsaioan:
http://www.herrikolore.org/index.php/multimedia/hk-irratian/2617-palestinarekiko-elkartasunera-bildu-gara-biladi-hadiren-eskutik

– Gara egunkarian:
http://www.gara.net/paperezkoa/20111209/308687/es/Biladi-Hadi-viaje-Palestina-desde-sentimiento

– Guaixe Sakanako aldizkarian:

http://www.guaixe.net/Erreportaiak.asp?IdElkarrizketa=331&IdMota=0

– Kazeta.info interneteko atarian:
http://www.kazeta.info/kultura/biladi-hadi-hamaika-begirada-palestinari-euskal-herritik-liburuadiska-salgai-durangoko-azokan

– Hitzen Uberan literatura atarian:

http://uberan.org/index.php/kaia/item/biladi

Irantzu Pastor, Gari Berasaluze eta Berri Txarrak taldearen blogetan

– Uhintifada irratsaioan:

http://www.archive.org/details/Uhintifada51TertuliaConBrigadistas.RelatosDeTestigosIncomodos



Datozen egunetarako hitzorduak (Azpeitia, Orereta eta Getaria) by biladihadi
urtarrila 10, 2012, 12:28 pm
Filed under: Sailkatu gabea

biladi standAsteazken honetan, urtarrilaren 11an, arratseko 8etan hasita Biladi Hadi liburu eta CDaren aurkezpena egingo dugu Azpeitiko San Agustin kulturgunean. Liburuaz eta Palestinaz solasaldia egin ostean, Arramazka taldeko bi lagunen eskutik kanta batzuk entzungo ditugu, ondoren azpeitiarrek prestatuko duten luntxari ekiteko. Argazki erakusketa kulturgunean ikusgai izango da 19ra arte.

Hurrengo zita Oreretako Mikelazulon izango da. Hango aretora mugituko dugu argazki erakusketa eta bertan, urtarrilaren 27an, larunbata, liburuaren aurkezpen musikatua egingo dugu, arratsaldeko 8etan hasita.

Horren ostean Getariako Arralde tabernara egingo dugu salto proiektuaren aurkezpena egiteko: otsailaren 1ean, 19:30etan.

Ongi etorriak zarete!



Israelekin merkataritza hitzarmenik ez! by biladihadi
abendua 13, 2011, 8:05 pm
Filed under: berriak (news)

Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza batek Israelera lankidetza eta merkataritza hitzarmenak egiteko asmoarekin egindako bidaiaren inguruan, honakoa da gaur Euskal Herria-Palestina Sareak plazaratu duen salaketa. Eusko Legebiltzarrean bertan eman dute prentsaurrekoa, EA, Aralar eta EBko zenbait legebiltzarkidek lagunduta.

Israelgo Estatuarekiko ekonomia eta merkataritza itunak hazi egin dira urtez urte, Israelek hainbat Nazioarteko itun urratu dituen arren: Nazioarteko Zuzenbide eta Legedia, Giza Eskubideeen itunak, Genevako IV. Hitzarmena eta Nazio Batuen Erakundearen (NBE) 50 ebazpen baino gehiago, besteak beste.
Israel-ek Nazioartearen onarpena behar du eta horretarako aberri moderno eta progresistaren irudia azaldu nahi du, sionismoak Arabiar Ekialde Hurbilean eta Palestinar herrian batez ere gauzatzen duen Apartheid politikak gero eta argiago erakusten duen benetako errealitatea ezkutatuz.

1967an Israelek legez kontra okupatu zituen hainbat lurralde: Gaza, Zisjordania, Jerusalem ekialdea, Siriako Golan Gainak, Libanoko Shebaa landak eta Egiptoko Sinai Penintsula. Nazioarteko Zuzenbidearen araudiak argi eta garbi azaltzen du nola jokatu behar duen potentzia okupatzaileak herri eta lurralde okupatuarekin . Halere, Israel-ek, potentzia okupatzaile gisa behin eta berriz urratzen ditu Giza Eskubideen Itun eta Hitzarmenen hainbat atal, bereziki Genevako IV. Hitzarmenaren I. Protokoloaren 33. artikulua . Urte bereko Azaroaren 22an, NBEren Segurtasun Kontseiluak 242 Ebazpena aho batez onartu zuen, Israel okupatutako lurraldeetatik atera zedin exijituz. Hau da Israelek inpunitate osoz bete gabe jarraitzen duen NBEen ebazpenetako bat (50etik gora guztira).

Abenduaren 10 eta 14aren artean, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Legebiltzarreko ordezkaritza batek (Lakuako Gobernuko ordezkari eta SPRI erakundeko kideekin batera) Israelgo zenbait enpresa eta unibertsitate bisitatuko ditu, Israelgo enpresa hauek aurtengo irailaren 5etik 7ra Bilbora egindako bisitari erantzunez.

Nazioarteko araudiak eta kasu honetan bereziki Euromediterraneo Elkartze-Hitzarmenak, bere bigarren artikuluaren arabera , bere lana gobernuaren kontrola izanik, Parlamentuaren betebeharretako bat indarreko legeria betetzen dela ikuskatzea da. Israel bisitatu eta bertako enpresa eta unibertsitateekin merkataritza-hitzarmenak eginez ez zarete zuen betebeharra betetzen ari. Jokaera honek aldiz, hamarkadetan zehar inpunitate osoz Israelgo Estatuak eragindako gerra hilketeken beharrezko konplize bihurtzen zaituzte.

Parlamentuko zenbait ordezkari hainbat palestinar eta israeldar pertsona entzutetsurekin bildu izan dira: Ismat Shakshir Doktorea Nabluseko emakume palestinarren elkartearen lehendakaria, Raji Sourani jauna Gazako Giza Eskubideen Zentroko Zuzendaria eta Giza Eskubideen Nazioarteko Federazioaren Lehendakariordea, Sergio Yahni jauna Jerusalemgo Informazio Gune Alternatiboko Zuzendaria eta Hind Awad BDS kanpainaren koordinatzailea besteak beste. Hauek denak okupazioak eragindako basakerien berri emateaz gain, Nazioarteko Legeria etengabe urratzeagatik Israeli zigorrak ezartzeko beharraz jakinarazi dizuete, azken hau zuen eskumena izateaz gain zuen eginbeharra ere bada. Ongi planifikatutako garbiketa etniko honek eragindako biktimez errukia erakutsi duzue, laguntza ekintzak hitzemanez esaterako, baina orain bere borreroarekin bilduko zarete gutxi batzuen mozkinak handitzeko, herri oso baten askatasun eta bizitzaren kalterako. Aurtengo uztailean Palestinan izan zen EAEko Parlamentuaren Ordezkaritzak argi ikusi ahal izan zuen Isralek ezarritako blokeoak eragindako aurrekaririk ez duen krisialdi humanitarioa. Ordezkaritza horren kideek onartu duzue Israelek ezarritako blokeo hau Nazioarteko Zuzenbidearen kontrakoa eta Palestinarren Giza Eskubideen urraketa garbia dela. Gogora ekarri nahi dugu Israeldar agintariek EAEko Parlamentuaren Ordezkaritzari Gazarako sarrera ukatu ziotela, bertako krisi humanitarioa eta giza eskubideeen urraketa agerikoago bilakatuz.

Euskal Herria-Palestina Sareatik, elkartasun internazionalista lantzen duten GKE eta erakundeak biltzen dituena, Israelera egingo den bisita honek eragin duen sumindura erakutsi nahi dizuegu, batez ere zuengandik hitz gozoak jaso dutenen lagunen artean (arestian aipatutakoak esaterako), era honetako jokaerak akabatuko dituena hain zuzen ere. Egun hauetan burutuko den Ordezkaritza honen bisitak alde batetik ez dator bat zuen deklarazio publikoekin eta bestalde era zuzenean edo zeharka biztanlerian izua zabaltzen laguntzen du. Ordezkaritza honi buruzko hausnarketa sakona eskatzeaz gain, zuok parlamentariok lekuko izan zareten hondamendi humanitarioak eragin eta giza eskubideak etengabe urratzen dituen gobernuarekin lankidetzari buruzko gogoeta egin dezazuen eskatu nahi dizuegu. Arestian aipatutakoa kontuan hartu eta inolako merkataritza hitzarmenik ez sinatzea eskatzen dizuegu, zuek parlamentari gisa sinatu eta errespetatzen duzuen nazioarteko zuzenbidea oinarri hartuta.

EH-PALESTINA SAREA



Proiektua Durangon aurkeztu dugu by biladihadi
abendua 9, 2011, 5:23 pm
Filed under: Sailkatu gabea

Ostegunean jendez goraino zegoen Durangoko azokako Ahotsenean aurkeztu genituen Biladi Hadi liburu/cdaren nondik norakoak. Aroa Lasa, Arramazka musika taldeko abeslaria, eta Axier Lopez, Argia.com-eko kazetaria, izan ziren gure proiektuaren ordezkariak.
Hainbeste jenderen aurrean labetik atera berria den liburu/cda aurkeztu ahal izatea ez zen osteguneko berri pozgarri bakarra izan taldekideontzako. Izan ere, ostegunean, Azokaren itxiera egunean, jakin baigenuen liburuaren salmentak oso onak izan direla.
Pare bat egunetan agortu zitzaigunez, batek baino gehiagok ezin izan du liburua eskuratu. Horretarako liburu erosi nahi duenak biladiraila@gmail.com helbidera idaztea dauka.
Mila esker azokara hurbildu zareten guzti guztiei!



Gaur aurkeztuko dugu ‘Biladi Hadi’ liburua, Durangoko Azokan by biladihadi
abendua 8, 2011, 9:21 am
Filed under: berriak (news)

Biladi Hadi elkartasun brigadako hainbat lagunek azken hilabeteotan landutako Biladi Hadi: hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik liburua eta diskoa gaur aurkeztuko ditugu, Durangoko Azokako egitarauaren baitan.

Ahotsenean izango da lanaren aurkezpena eta honen inguruko solasaldia, 18:00etan.

Durangoko Azokan bertan, gaur ere Askapenaren erakusmahaian izango da salgai liburua eta diskoa.

Biladi Hadi, liburuaren azala

· Izenburua: Biladi Hadi. Hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik
· Argitaratzailea: Biladi Hadi elkartea
· Urtea: 2011
· Orrialdeak: 160
· Prezioa: 10 euro
· ISBN: 978-84-615-4889-7

BILADI HADI hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik izeneko liburua eta diskoa Biladi Hadi elkartasun brigadak Euskal Herriko hainbat sektoretako hamarnaka pertsonarekin batera hilabeteetan garatutako proiektua da. Biladi Hadi 2010ko uztailean eta irailean Palestinan izandako elkartasun brigada da, kulturgintzan eta bestelako eremuetan lanean ari diren euskal herritarrek osatua: musikariek, kazetariek, pailazoek, bertsolariek, zinemagileek, eta ikasleek, besteak beste.

Euskal Herritik elkartasuna adieraztera abiatu ginen Palestinara, eta herri bat ekarri genuen bueltan, bihotzean gordeta. Ekarritakoak gutxi du oroigarritik, eta asko, behar beste, konpromisotik. Gure bidaia joan-etorriko lan gisa ulertu genuen hasieratik. Hala, han ikusitakotik eta ikasitakotik abiatuta, ekin diogu gurean herri palestinarraren aldeko elkartasun olatua sortzeari.

Bide horretan aurrera egindako pauso bat baino ez da liburu hau. Euskal Herrian hainbat esparrutan lanean ari diren lagunekin elkarlanean, musika eta hitzak jarri dizkiegu gure bidaian ateratako irudiei: palestinarren sufrikarioaren isla diren argazkiei. Horien bitartez, bat egin nahi dugu nazioartean garatzen ari den Israeli Boikot ekimenarekin, Israelek zapalketa alde batera utzi, eta herri palestinarra aske utz dezan.

Urrats txiki honek beste batzuk ekarri beharko ditu atzetik, azkenean herri gisa elkartasuna eta babesa eman diezaiogun Palestinari, eta herri gisa egin diezaiogun aurre Israeli. Bitartean, ordea, badugu zerbait eskuartean hartu eta begiratzen dugun bakoitzean bere etorkizunaren eta ametsen jabe izan nahi duen herri bat badela gogoratzeko. Izan dadila liburu hau askatasunaren aldeko beste urrats bat. Elkartasuna ematera sekula gehiago itzuli behar izan ez dezagun.

Palestinaren egoeraren nondik norakoak erakusteaz gain, Biladi Hadi brigadako lagunek ateratako argazkiei jarritako hitzak ere biltzen ditu lan honek. Honakoak dira, zehazki, argazkiei begira idatzi egin dutenak:

● Gabi Basañez · Euskal internazionalista auziperatua
● Ainara Gorostizu eta Arantxa Iturbe · Berria egunkariko eta Hik Hasi aldizkariko kazetariak eta Biladi Hadi brigadako kideak
● Ainere Tolosa · Aktorea
● Alberto Arce · freelance kazetaria eta To shoot an elephant dokumentalaren egilea
● Alberto Pradilla · freelance kazetaria eta El judio errado liburuaren egilea
● Amets Arzallus · Bertsolaria eta kazetaria
● Ander Perez · Gazte mugimenduko eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Harkaitz Martinez de San Vicente · Oreka TX musika taldeko kidea
● Aroa Lasa · Arramazka musika taldeko abeslaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Asisko Urmeneta · Marrazkilaria
● Axier Lopez · Argia-ko kazetaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Beñat Hach Embarek · Sahararen aldeko ekintzailea eta gazte mugimenduko kidea
● Xabier Euzkitze · Kazetaria eta Saharautz elkarteko kidea
● Filipe Bidart · Iparretarrak erakundearen sortzaileetakoa
● Galder Olivares · Igorreko alkate ohia eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Garazi Goienetxea · Ikasle mugimenduko eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Gari Berasaluze · Kazetaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Iñaki Garitaonaindia Gari · musikaria
● Gotzon Barandiaran · Idazlea
● Izazkun Guarrotxena · Mugimendu feministako kidea
● Imanol Murua · Kazetaria eta idazlea
● Iñaki Antiguedad · Mugimendu ekologistako kidea, eta EHUko irakaslea
● Irune Berro · Berria egunkariko kazetaria
● Jesus Valencia · La ternura de los pueblos, Euskal Herria internacionalista liburuaren egilea
● Joanes Etxebarria · Bertsolaria eta kazetaria
● Jon Maia · Bertsolaria, musikaria eta idazlea
● Jon Mantzisidor Mantxi · Gora Japon musika taldeko kidea
● Jon Maya · Dantzaria
● Josu Martinez · Zinema zuzendaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Joxe Mari Karrere · Ipuin kontalaria
● Karlos Zurutuza · freelance kazetaria
● Koldo Alzola · Komite Internazionalistak taldeko eta Hala Bedi irratiko kidea
● Kristiane Etxaluz · Militante abertzalea
● Leire Ventas · Urola Kostako Hitza egunkariko zuzendaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Lidon Soriano · Komite Internazionalistak taldeko kidea eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Miren Amuriza · Bertsolaria
● Mikel Elorza · Abokatua
● Martxelo Otamendi · Berria egunkariko zuzendaria
● Miren Artetxe · Bertsolaria
● Maite Ubiria · Kazeta.info agerkariko kazetaria
● Martxelo Diaz · Gara egunkariko kazetaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Mikel Kazalis · Matxura musika taldeko kidea
● Mikel Ayestaran · freelance kazetaria
● Mikel Etxaburu · Idazlea
● Mixel Berhokoirigoin · Laborantza Ganbarako lehendakaria
● Oskar Matute · Alternatiba alderdiko bozeramailea
● Pako Aristi · Idazlea
● Periko Solabarria · Militante abertzalea
● Aiora Zulaika · Pirritx pailazoa
● Sabin Ibazeta · Gernika Batzordeko kidea
● Alfonso Sastre · Antzerkigilea eta idazlea
● Oier Guillan · Antzerkilaria
● Sustrai Colina · Bertsolaria eta kazetaria
● Javier Etayo Tasio · Gara egunkariko marrazkilaria
● Jon Garmendia Txuria eta Xabi Solano · Idazlea eta Esne Beltza taldeko abeslaria
● Unai Vazquez · Auziperatutako militante internazionalista eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Arantxa Erasun · Euskal Memoria elkarteko kidea
● Iñaki Viñaspre · Bertsolaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Xabi Strubell · Zura musika taldeko kidea
● Haritz Gartxotenea Xaporra · Euskal preso politikoa eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Zuhar Iruretagoiena · Artista
● Raeda Taha · Idazlea
● Joseba Sarrionandia · Idazlea
● Ahmed Jasalwa · Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen gazteen adarreko kidea
● Mahmoud Darwish · Poeta palestinarra
● Liliana Cordova Kaczerginski · Militante internazionalista eta IJAN (International Jewish Antizionist Network) taldeko kidea
● Sergio Yhani · Alternative Information Center taldeko kazetari israeldarra
● Jamal Juma · Stop the Wall kanpainaren koordinatzailea
● Ali Mohamed Jaddeh · Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen kide historikoa

Honakoak dira, berriz, diskoan parte hartu duten taldeak eta musikariak:

● ARRAMAZKA: Gure hitzak (feat Rim Banna + DAM)
● ERATU: Nablus ilun
● ESNE BELTZA: Free Palestine
● SKATU: Askatasun egarriz
● NAPAR-K: Eguneroko goizak (feat Arramazka)
● MADELEINE: Hartza
● BERRI TXARRAK: Arren, Darwish
● FERMIN MUGURUZA: Yallah, Yallah, Ramallah!
● MALDAN BEHERA: Mohamed
● JON ARANBURU: 31. eskubidea
● PIRRITX PORROTX ETA MARI MOTOTS: Palestinatik, maite zaitut!

ARGAZKIAK:

Irantzu Pastor eta Axier Lopez kazetari eta argazkilarienak dira argazki gehienak, baina badira Biladi Hadi brigada osatu zuten gainerako lagunen hainbat begirada ere.

erakusketako argazkietako bat

[ liburuan ageri den eta erakusketan ikus daitekeen argazkietako bat ]

ERAKUSKETA:

Era berean, liburu honetan bildu ditugun hainbat argazki hautatu ondoren, erakusketa ibiltaria ere abiarazi dugu euskal herrietan barrena. Honakoa da orain arteko egutegia:

– Arbizu: abenduaren 11 arte, udaletxean.
– Azpeitia: urtarrilaren 9tik 21era, San Agustin kultur gunean.
– Orereta: urtarrilaren 23tik otsailaren 6ra, Mikelazulo aretoan.
– Igorre: otsailaren 13tik 27ra.
– Donostia: martxoaren 1etik 15era, Alboka tabernan.
– Oiartzun: martxoaren 16tik 31ra, Makutxo tabernan.

AURKEZPENA:

· Eguna: abenduak 8, osteguna.
· Ordua: 18:00.
· Herria: Durango.
· Lekua: Ahotsenea, Durangoko Azokaren egitarauaren baitan.



‘Gernika’ koadroa, Betleemgo harresian by biladihadi
urtarrila 10, 2011, 9:44 am
Filed under: berriak (news) | Etiketak:

Iturria: berria.info

Aitzol Lasa musikari lasartearrak Picassoren koadroa margotu du Aida errefuxiatu eremuko horman, Israelen ‘apartheid’-a salatzeko. Hamabost metro da luze, eta zortzi metroko garaiera du.

Pablo Picasso margolariaren Gernika koadroa Betleemen ere ikus daiteke orain. Aitzol Lasa musikari lasarterrak amaitu berri du Israelen apartheid-a salatzeko margolan famatuaren kopia bat, Gari Berasaluze kazetariak Berriketan.info sare sozialean jakinarazi duenez. Aida errefuxiatu eremuan dagoen horman margotu du Lasak Gernika 1936… Palestina 1948-? leloarekin. Palestinako bandera eta ikurrina gaineratu dizkio, eta Biladi Hadi elkartasun brigada 2011 sinatu du.

Biladi Hadi taldekoak irailean saiatu ziren Gernika koadroa Betleemen margotzen, Berasaluzek azaldu duenez, baina posta zerbitzuak ez zuen zerbitzua behar bezala eman, eta koadroa margotzeko plantillak berandu iritsi ziren. Lasa, ordea, Eguberrietan itzuli da, eta Aidako errefuxiatu eremua eta olibondoak banatzen dituen horman herenegun Gernika margotzea lortu zuen. Hamabost metro da luze murala, eta zortzi metroko altuera du.



Biladi-Hadi Palestinan izandako euskal kultur brigadaren bideoa Argia-n by biladihadi
abendua 31, 2010, 9:51 am
Filed under: berriak (news)

http://www.argia.com/multimedia/js/player.swf

argia.com

Biladi Hadi -Biladi-k nire lurra edo nire herria esan nahi du arabieraz-, musikari, pailazo, idazle, kazetari eta kultur munduko beste zenbait eragilez osaturiko brigada kulturala izan da. Hain zuzen ere, arlo horietan guztietan Palestinari elkartasuna adierazteko asmoz jaiotako proiektua da. Hemen daukazue Argiarako eginiko bideoa.